Nor naiz

Aran Erasun Urtzelaieta (Andoain, 1972)
Bidelagun eta bidegile

Bizitzarako eta eraldaketarako bide izaten ari da niretzat sormena azken urteotan, eta esplorazio horren islak topatuko dituzue hemen. Zentzumenetatik lotzen naiz orainarekin, inguruarekin, neurekin, neure behatzeko moduekin. Eta hortik topatzen ditut zentzu berriak. Horietatik ulertzen dut, horietatik baretzen da nire bilaketa iraunkorra.

Ni eta neure ispiluaren arteko elkarrizketak dira, azken finean, irudi, hots eta hitzek egiten duten dantza. Neure baitan bor-borrean dagoena jakiteko idazten dut, argazkitzen dut, ahoskatzen dut, dastatzen dut. Eta irudi eta hitzek sortzen dituzten lotura berrietatik ernaltzen dira eraldatzaile zaizkidan zentzu horiek, sakonagoak.

Argien itzalari begira topatuko nauzue. Ispilu honetan.

Aran. Nara.

araNara