Huts basa

Askatu, azken ertz horretatik. 
Erori, haizeak mugitzen dituen hitzen dantzan. 
Usteldu, ertz berriak sortuz. 
Zartadura bizietatik. 
Eta hustu. 
Leku egin. 
Hutsune izan. 

 I si lik. 

Zure indar basa
zurrumurrutik burrunbara
entzuten hasi arte.

OSO

https://vimeo.com/222338207

Erdia,
beste erdiaren bila.
Erdia, oso zerk egingo zaituen
jakin gabe.
Erditik begira
dena hutsune,
ertzak nondik nora doazen
ezagutzeke.

Bila, izateko.
Nor izana beste gorputzetan,
barne zein kanpokoetan,
izango den esperoan.

Zatia,
zeure baitakoak
ezabatzen, zanpatzen.

Goxo zarenez ez zara indartsu,
lauso zarenez ez zara zorrotz,
eta eromenaren zantzuak
itoarazten dituzu
egunen ordena arrakalatzeko
arriskua sumatu bezain laster.

Baina barrura bidaiak
kolore gehiago erakutsi dizkizu.
Ura topatu duzu zeure malgutasunean,
sua zeure grinan,
eta aireak ireki dizkizu bide berriak.
Behar duzun lurra zapalduz.

Eta zeure baitako zokoetan
zegoen beste azalak ukitzeko modua,
nitik gura jauzi egiteko era.

Osoa zarelako.
Oso zu.
Oso ni.